Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2015eko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3021

IRAGARKIA. Honen bidez, jakinarazten dira behean zehazten diren zehapen-espedienteetan, Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak emandako ebazpenak, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legean ezarritakoa hausteari dagozkionak.

Ebazpenak jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 15 egun balioduneko epea duzu zeure buruaren alde komenigarritzat jotzen dituzun alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko, eta, hala dagokio, prozeduran erabili asmo dituzun frogabideak proposatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998ko 36.2 artikuluak ezarritakoaren arabera.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 24a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala