Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2015eko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3017

IRAGARKIA, Segurtasun sailburuaren agindua jakinarazteko dena; aginduaren bitartez, erantzuna ematen zaio Segurtasun Sailean, erreklamazio-eskubidea baliatuz, karrera profesionaleko sistema bat ezartzeko egindako eskaerari.

Agindua jakinarazi nahi izan zitzaion arren, ez zenez lortu hori egitea, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Segurtasun Sailaren erregistroan jaso zen «garapen profesionalaren arauen erregulazioa sustatzea» eskatzen duen idatzia.

Idatzian, 2011ko abuztuaren 12ko hitzarmena aipatzen da; hain zuzen, Herrizaingo Sailaren, eta Erne eta ESAN sindikatuen arteko negoziazio-mahaian sinatu zena. «Garapen profesionala» aipatzen zuen hitzarmenak, eta, idatzian esaten denez, «herritarrei kalteak» eragiteaz gain, zehaztutako kopuruak jaso ez dituztenei kalte ekonomikoak ere eragingo lizkieke hori ez onartzeak eta abian ez jartzeak.

Era berean, idatziak dio Erne sindikatuari eskatu diola Eusko Legebiltzarrean beharrezko jarduerak egiteko, Euskal Herriko Poliziaren Legea aldatzeko izapide parlamentarioei berrekin diezaien 2011ko abuztuaren 12ko akordio horri lege-estaldura eman asmoz, baina baita Legebiltzarrean bertan Segurtasuneko sailburuari interpelazioa egin diezaion ere, aipatutako garapen profesionalaren sistema Ertzaintzako langileei aplika dakien.

Ezer baino lehen, ohar bat: auzi hori dagoeneko aztertu eta ebatzi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, Administrazioarekiko Auzien Salaren bi mila hamalauko ekainaren lauko epaiaren bidez, Errekurtso zk.: 76/2014; Ebazpen zk.: 312/2014.

Epaiak ezetsi egiten du Erne sindikatuak, Segurtasun Sailaren ustezko jarduterik eza dela eta, aurkeztutako errekurtsoa; Ertzaintzako langileen garapen profesionalerako hitzarmena Gobernu Kontseiluari zuzentzeko eginbeharra (Gobernu Kontseiluak onar dezan) ez betetzeagatik leporatzen dio Ernek ustezko jarduterik eza.

Auzitegiaren iritziz, Administrazioak modu kontsekuentean eta fede onez jardun zuen, Euskal Herriko Poliziaren Legea laugarrenez aldatzeko proiektuari zuzenketa egitea sustatuz, horrela, lege-babesa emateko karrera profesional horizontaleko sistemaren garapenari. Ondorioz, erabaki du ezestea sindikatuak Segurtasun Sailaren (Herrizaingo Sailaren ondorengoaren) nahiz Gobernu Kontseiluaren ustezko jarduterik eza dela-eta jarri duen errekurtsoa.

Epaiak dio indarreko legeak ez zuela adostutako araudia babesten, eta, ondorioz, ezin zela onartu, aldez aurretik legea aldatu gabe. Eta hona hemen espresuki dioena: «Ondorioztatu behar dugu Administrazioak fede onez jokatu zuela, eta hitzartutakoari jarraikiz. Izan ere, zeharka, Euskal Herriko Poliziaren Legea aldatzea sustatu zuen, Jaurlaritzaren eskumenen eremua gainditzen zuen neurrian. Egia da lege-babesa behar zuela, baina ezin zitzaion eskatu egungo Segurtasun Sailari eskaera Jaurlaritzari zuzentzea, hark onar zezan, errekurtsoa jarri duen sindikatuak eskatzen duen bezala, oraindik ere ezinbestekoa baita aurrez legedia aldatzea, lege-babesa emateko».

Ondorioz, Auzitegiaren iritziz, ez da bete zure idatzian aipatzen duzun jarduterik eza. Beraz, ez da kalte ekonomikorik eragin, eskubide hori ez baita inoiz izatera heldu, adierazitako terminoetan.

Legealdi honi begira, zera iragarri behar zaio eskatzaileari: legegintza-egutegian dagoeneko aurreikusten da Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrari Euskal Herriko Poliziaren Legearen aldaketa proposatzea. Eta delako legean, Ertzaintzako langileei aplika dakiekeen erregimena eguneratzeari helduko zaio.

ERREKURTSOAK

Azaroaren 12ko 4/2001 Lege Organikoaren 12. artikuluari jarraikiz –hortxe arautzen baita eskaera-eskubidea–, eskubide horrek babes judiziala du, Konstituzioko 53.2 artikuluan xedatutako bideen bitartez. Artikulu horretan xedatutakoaren arabera, herritar guztiek auzitegi arruntetan eskatu ahal dute 14. artikuluan eta II. kapituluko 1. atalean aitortutako askatasun eta eskubideen babesa; horretarako, lehentasun- eta sumariotasun-printzipioetan oinarritutako prozedura erabiliko da, eta, hala badagokio, babes-errekurtsoa ere jar daiteke Konstituzio Auzitegian, eskatzaileak bidezkotzat jotako gainerako ekintzak gorabehera.

Honela jarraitzen du 12. artikuluak: Administrazioarekiko Auzibideen Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarri da pertsonaren oinarrizko eskubideen jurisdikzio-babesaren prozedura. Prozedura hori erabilita Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarri ahal izango zaie hauei:

a) Eskaeraren onartezintasunaren adierazpenari.

b) Ezarritako epean erantzuteko betebeharra ez betetzeari.

c) Erantzunean aurreko artikuluan ezarritako gutxieneko betekizunak ez izateari.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 21a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala