Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2015eko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3016

IRAGARKIA, 2015eko ekainaren 25ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez Etxebizitza Politikari buruzko urriaren 31ko 31/1978 Errege Lege Dekretua garatzen duen azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretua urratzeagatik jarritako zehapen-espedienteei buruzko ebazpenak jakinarazten diren.

Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluen arabera. Lege hori aldatu egin zuen Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, eta honako ohartarazpena egiten da:

Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, lehenengo solairu, Bilbo) agertu daitezke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; orobat, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango dute Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2015eko ekainaren 25a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.


Azterketa dokumentala