Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2015eko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3015

IRAGARKIA, 2015eko ekainaren 25ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez Etxebizitza Politikari buruzko urriaren 31ko 31/1978 Errege Lege Dekretua garatzen duen azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretua urratzeagatik jarritako zehapen-espedienteei buruzko ebazpen-proposamenak jakinarazten diren.

Eranskinean jasotako ebazpen-proposamenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluen arabera. Lege hori aldatu egin zuen Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, eta honako ohartarazpena egiten da:

Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzara etor daitezke bost eguneko epean, ebazpen-proposamenak zer dioen jakiteko, eta dagokien ordezkaritzan agertu, edo, agertzen ez badira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango dute espedientea kontsultatzeko, espedientean jasotako agirien kopiak eskuratzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Espedientea Etxebizitzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan dago (Kale Nagusia 85, lehenengo solairua. Bilbo).

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2015eko ekainaren 25a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.


Azterketa dokumentala