Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2015eko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3011

IRAGARKIA, 2015eko ekainaren 12koa, Eusko Jaurlaritzako Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzeko agirien errekerimenduari buruzkoa (PH/B/0063/2010 espedientea).

Ezinezkoa izan da beheko zerrendan agertzen diren pertsonei espresuki jakinaraztea Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzeko agiriak aurkezteko errekerimendua. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetze aldera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da iragarki hau honako interesdun hauei jakinarazteko:

(Ikus .PDF)

Espedientea ebatzi ahal izateko, interesdunei jakinarazten zaie Izatezko Bikoteen Erregistroaren Bizkaiko bulegoan azaldu behar direla, 15 laneguneko epean iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Ohartarazten zaie, halaber, hori egin ezean, horrek esan nahi duela eskaera ezesten dutela.

Bilbao, 2015eko ekainaren 12a.

Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

JOSU ZUBERO OLAETXEA.


Azterketa dokumentala