Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2015eko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3010

IRAGARKIA. Honen bidez jakinarazten da Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2015eko maiatzaren 25eko Ebazpena, dirua itzultzeko espedientea 20-PC-Q-2014-022 ebazten duena.

Agrupación Centro Comercial Urbano «Sshops Donostia»-ri (Bretxa Plaza, 1. solairua, B 43-44 lokala, 20003 Donostia, Gipuzkoa) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu da.

Espedientearen deskribapen laburra:

Jasotako laguntzak: Hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa.

Laguntza emateko ebazpena: 2014ko azaroaren 18ko Ebazpena, Merkataritzako zuzendariarena.

Eskatutako itzulketa: 20.502,74 euro.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen diou, eta EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Halaber, jakinarazten zaio, dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, auzi-errekurtsoa jartzeko dagoen bi hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluaren 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Agrup. Centro Comercial Urbano «Sshops Donostia»), espediente-zenbakia (20-PC-Q-2014-022), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legea aldatu zuen).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala