Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2015eko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3006

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historikoetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden ikastetxe publikoetarako, gidaria barne, bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailu bidezko eskola-garraio zerbitzua xede duen kontratuaren lizitazioa.

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.

a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia – Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Kontratazio Arloa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1 Lakua II, 3. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 65 42.

5) Telefaxa: 945 01 95 35.

6) Posta elektronikoa: huisl249@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko uztailaren 9a.

d) Espedientearen zenbakia: SE/14/15.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzua.

b) Deskribapena: 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden, ikastetxe publikoetarako, gidaria barne, bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailu bidezko eskola-garraio zerbitzua.

c) Loterik dagoen eta zenbat lote: bai. 3 lote. Lote bakoitza ibilbideen arabera azpilotetan banatuta dago, Administrazio Klausula Zehatzen Agiriaren IV eranskinean jasotakoaren arabera.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: ibilbide bakoitzerako Preskripzio Teknikoen Pleguan zehaztutakoaren arabera.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteak.

f) Luzapena onartzea: bai, luzapen bakarra 2017-2018 eta 2018-2019 ikasturteetarako.

i) CPV (nomenklaturako erreferentzia): 60130000-8 Bidaiariak errepidetik garraiatzeko zerbitzu bereziak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: presazkoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude, karatularen 30.2 puntuan jasota.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 13.131.640,80 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 6.565.820,40 euro. BEZa (% 21): 656.582,04 euro. Guztira: 7.222.402,44 euro.

6.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin-betikoa: dagokion ibilbidearen edo dagozkion ibilbideen lizitazio aurrekontuaren zenbatekoaren % 5, BEZa kanpo.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ikus karatularen 29.1 puntua.

b) Kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa eta kaudimen tekniko eta profesionala, behar izanez gero: Ikus karatularen 29.2 puntua.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko uztailaren 17a, 09:00ak.

b) Aurkezteko modalitatea: eskuz edo postaz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Arabako, Gipuzkoako edo Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, aurkeztutako lotearen arabera.

2) Helbidea: administrazio klausula zehatzen agiriaren karatularen 28.3 puntuan zehaztutakoa.

3) Herria eta posta-kodea: administrazio klausula zehatzen agiriaren karatularen 28.3 puntuan zehaztutakoa.

d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez da kasua.

e) Aldaerak: ez dira onartzen.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak ireki eta biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Helbidea: Donostia kalea 1, 6. aretoa.

b) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

c) Eguna eta ordua:

● B gutunazalaren irekitzea: 2015eko uztailaren 21a, 10:00ak.

10.– Publizitate-gastuak: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren kontura.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2015eko ekainaren 24a.

12.– Bestelako argibideak.: ez dago.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 24a.

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala