Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2015eko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3001

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 26koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinen bidez dei egiten baitzaie Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (250/2015 prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenei.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (250/2015 prozedura arrunta) honen aurka jarritakoa da: Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako deialdia egiten duen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko 2015eko martxoaren 6ko Ebazpenaren eta Ebazpen honetaz deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen duen 2015eko maiatzaren 15eko Ebazpena. 2015eko martxoaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2015eko martxoaren 6ko Ebazpena. Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusi Administrazioarekiko Auzien Salak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, dei egiten zaie aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epean prozeduran ager daitezen, eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2015eko ekainaren 26a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala