Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2015eko uztailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2992

IRAGARKIA, 2015eko ekainaren 18koa, Zerbitzu zuzendariarena, zeinarekin jakinarazten baitira Etxebizitzako sailburuordearen Ebazpenak, eranskinean jasotzen direnak.

Ezezagunak direlako, kanpotik direlako, euren helbidea ez dakigulako edo beste kausa batzuk direla-eta, beheragoko zerrendan jasotzen direnei ezin izan diegu jakinarazpena espresuki egin; eta, hortaz, iragarki hau argitara ematen da, bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bai Estatutuko Aldizkari Ofizialean ere, bat etorriaz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluekin. Eta zitazio honek eragiten dien interesdunei edo euren ordezkariei eskatzen zaie ezen, jakinarazpena pertsonalki egin dakien, agertu daitezela 10 eguneko epean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako Plangintza eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan –Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz– edo Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, zehazki, helbidea non duen bakoitzak, hangoxekoan. Guztiarekin ere, iragarki hau Estatuko Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuko da aipatu epea. Epe hori igaro ostean, jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, hain justu ere agertzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala