Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2015eko uztailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2990

IRAGARKIA, hutsak zuzentzekoa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren iragarki honi dagokionez: «Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei informazioa eta arreta telefonoz eskaintzeko zerbitzu espezializatua emateko» lanak kontratatzeko iragarkia (Espediente: A-013/DEPS2015).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira iragarki honetan: «Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei informazioa eta arreta telefonoz eskaintzeko zerbitzu espezializatua emateko» lanak kontratatzeko iragarkia (espediente zk.: A-013/DEPS2015); iragarki hori 2015eko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (118. zk.) argitaratu zen. Beraz, huts horiek zuzendu egingo dira:

2. puntuan, e) idatzi-zatian, hau dio:

«Luzapena onartzea: ez».

Baina honela esan behar du:

«Luzapena onartzea: bai».

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala