Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2015eko uztailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2988

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 17koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2015. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Europar Batasuneko beste eskualde eta estatu batzuetako gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren babesean.

Kontuan hartu da Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren 19.2 artikulua.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Argitaratzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda. Lehenengo eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 17a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala