Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2015eko uztailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2987

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 12koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzak emateko balorazio batzordeko bokalak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko apirilaren 24ko Agindua aztertu da, hots, «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

2015eko apirilaren 24ko Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duenez, diru-laguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio batzorde batek egingo duela eta batzorde horretako bokalak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko direla.

Horiek horrela,honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzen ebazpen proposamena egingo duen Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera argitara ematea. Hau izango da:

Lehendakaria: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko Zuzendaria).

Bokalak:

– Amaia Ibáñez Zalba andrea.

– Pedro Ormazabal Artetxe jauna.

– Amagoia Garaizabal Armesto andrea.

Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Egibar jauna, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 12a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala