Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2015eko uztailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2986

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 8koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerki-produkziorako laguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusi da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko apirilaren 23ko Agindua, hots, antzerki-produkziorako laguntzak emateko araudia ezartzen duena.

Kontuan izan da, 2015eko apirilaren 23ko Aginduaren 11. artikuluak xedatuaren arabera, diru-laguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio batzorde batek egingo duela eta batzorde horretako bokalak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Antzerki produkziorako laguntzak emateko osatuko den Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzea eta Batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, honako hauek izango dira Batzordeko kide:

Lehendakaria: Clara Montero Tellechea anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

– Amaia Ibañez Zalba anderea

– Arantza Arrrazola Berakoetxea anderea

– David Alcorta Ruiz jauna

– Miren Amaia Lizarraga Gorosabel anderea

– Fernando Marin Marrodan jauna

– Francisco Lasuen Gabilondo jauna

– Miriam Elixabete Romatet Mantzizidor anderea

Idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Saileko teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 8a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala