Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2015eko uztailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2980

HUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: 4/2015 LEGEA, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira honako lege honen testuan: 4/2015 LEGEA, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (2015eko uztailaren 2ko EHAA, 123. zk.); beraz, zuzendu egiten dira jarraian:

Laburpenean eta argitalpenaren testuan; zehazki, atala eta zein sailek ematen duen jasotzen diren lekuan:

Honako hau esaten den lekuan:

«XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA»

Honako hau esan behar da:

«XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA»


Azterketa dokumentala