Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2015eko uztailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2964

IRAGARKIA, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarena, honako xede hau duen zerbitzu-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: Bilboko Deribazio Judizialaren Bidezko Familia Elkargunearen kudeaketa.

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Agiriak eta informazioa lortzea:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 94 43.

5) Telefaxa: 945 01 89 50.

6) Helbide elektronikoa: alaitz-ruiz@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-07-16.

d) Espedientearen zenbakia: C02/011/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskripzioa: Bilboko Deribazio Judizialaren Bidezko Familia Elkargunearen kudeaketa.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Bilbao (Bizkaia).

e) Gauzatzeko epea: 18 hilabete, kontratu agirian jarritako datatik hasita.

f) Luzapenik: bai, bat, hasierako kontratua baino gehiago luzatuko ez den epean.

g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.

I) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 85320000-8.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak: prezioa (% 51); Koordinazioa eta protokoloak (% 18); Eman beharreko zerbitzuaren ebaluazioaren antolabidea eta ikerkuntza (% 22); EAEko Deribazio Judizialaren Bidezko Familia Elkarguneen egoeraren analisia (% 9).

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.872.000 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 936.000 euro. Guztira: 1.029.600 euro.

6.– Eskatutako bermeak: behin betikoa: % 5.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula zehatzen plegua.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015-07-20, 10:00ak.

b) Aurkezteko era: elektronikoki eta paperez.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Helbide elektronikoa: www.contratacion.euskadi.net

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: 2 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskripzioa: automatikoki aplikatzekoak ez diren irizpideei buruzko eskaintzak (C gutun-azalak) eta automatikoki aplikatzekoak (B gutun-azalak) irekitzea.

b) Helbidea: Donostia 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Data eta ordua: C gutun-azalak: 2015-07-27, 12:00ak; B gutun-azalak: 2015-08-04, 12:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da bidali.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 24a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala