Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2015eko uztailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2949

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, aurretik argitaratutako bi kontratazio-espediente Feder Funtsen bidez ere finantzatu direla jakinarazteko dena.

Jakinarazten da behean aipatzen den kontratazio-espedienteak Feder Funtsen finantzaketa ere izan duela.

Kontratu-esleipenaren iragarkia 2013ko azaroaren 11n Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (214. zk.) argitaratu zen, ate bikoitza eta zigilu biologikoa dituen 314 l-ko autoklabe baten hornikuntza kontratazio espedienteari dagokiona (NP 43/13). UNPV13-4E-1785 proiektua.

Kontratu-esleipenaren iragarkia 2015eko otsailaren 20an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (35. zk.) argitaratu zen, sentsibilitate altuko potentzia-konpentsazioko DSC bat (PI 40/14, 1. Lotea), UNPV13-4E-1726 Proiektua, eta Spouted bed erreaktorea duen pirolisi eta eraldakuntza katalitikoko ekipo baten (PI 40/14, 2. Lotea) hornikuntza kontratazio espedienteari dagokiona.

Leioa, 2015eko ekainaren 18a.

UPV/EHUren 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez eginiko eskuordetzeaz sinaturik.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala