Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2015eko uztailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2948

EDIKTUA, 2015eko ekainaren 9koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, 15.0041.48.01.01.03 (ST-59/15) espedienteari buruzkoa, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako gizarte-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko legearen testu bategina haustearen ondorioz (GAZL).

Nik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendari Jose Javier Losantos Omarrek, jakitera ematen dut

José Manuel Alfaro MARTÍNEZ (IFZ: 22725923-A) enpresari I482015000001571 arau-haustearen aktaren ondorioz ireki eta goian adierazitako espedientea amaituta, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak ebazpena eman du. Ebazpen horren bidez erabakitzen da baiestea arau-haustearen akta horretan jaso den zehapen-proposamena.

(Ikus .PDF)

Ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan (Sektore publikoaren arrazionalizatzeari buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatuta) eta Administrazioaren erreformarako beste neurri batzuetan xedatutakoa betetzeko. Horrekin batera, enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek ez duela administrazio-bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokeela Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko honako helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna da: 2015-08-08. Datu hauek behar dira ordaintzeko:

Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522

Erreferentzia: 4815005900255

Identifikazioa: 080815

Zenbatekoa: 6.251 euro

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 9a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala