Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2015eko uztailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2945

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 616/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 616/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Berenice Romana Claudio Polanco.

Abokatua: Maria Luz Argote Cameno.

Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.

Demandatua: Daniel Marmolejos Mota.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan epaia eman da, 2015-06-08an. Xedapen-zatiak hau dio:

322/15 epaia, MHC 616/2014 prozeduran emana, 2015eko ekainaren 8an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Berenice Ramona Claudio Polanco –Paul andrea prokuradore duela–, eta bestetik, demandatu gisa, Daniel Marmolejos Mota jauna (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe). Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Daniel Marmolejos Mota demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala