Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2015eko uztailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2944

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 330/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 330/2014 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Marioly Dominguez Saucedok eskatuta hasi da, Marco Cuellar Justinianoren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

340/2015 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernández.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko ekainaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Marioly Dominguez Saucedo.

Abokatua: Felicidad Marin Marin.

Prokuradorea: Maria Rosario Martinez Gonzalez.

Alderdi demandatua: Marco Cuellar Justiniano.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Marioly Dominguez Saucedok jarritako demanda, auzi-ihesean den Marco Cuellar Justinianoren aurkakoa. Horrenbestez, aipatutakoek egindako ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin. Prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Marco Cuellar Justiniano demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala