Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2015eko uztailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2942

EDIKTUA, 18/2015 zenbakiko falten apelazioko erroiluaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Bigarren sekzioa.

Falten apelazioko erroilua: 18/2015-D.

Apelatzailea: Nureddine Boufeljat.

Apelatua: Fiskaltza.

Prozedura horretan, ebazpena eman da, eta idazpurua eta xedapenak honako hauek dira:

Vitoria-Gasteizko Probintzia Auzitegia Jesús Alfonso Poncela García magistratuak osatzen du, pertsona bakarreko auzitegi bezala, eta honako epai hau eman du bi mila eta hamabosteko otsailaren hogeita hiruan.

64/2015 EPAIA
EPAITZA

Ezetsi egiten dut Nureddine Boufeljat jaunak bere izenean eta eskubidez aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa, 2014ko azaroaren 13ko 548 zenbakiko epaiaren kontrakoa. Epai hori 3326/2014 falta-judizioan eman zen, Vitoria-Gasteizko 4 zenbakiko instrukzioko epaitegian. Ondorioz, berretsi egiten dut aurkaratutako ebazpena eta ofizioz deklaratzen ditut bigarren instantziaren kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin daiteke aurkeztu inolako errekurtso arruntik.

Ebazpen honen ziurtagiriarekin eta agindu-gutunarekin batera, jatorrizko autoak jatorrizko epaitegira bidali, horren berri izan dezaten eta betearaz ditzaten.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena: epaia sinatzen duen magistratuak eman zuen, eta egun berean irakurri zuen. Eta nik, idazkaria naizenez, horren fede ematen dut.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Noureddine Boufeljat-en gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala