Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2015eko uztailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2936

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 29koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2015. urtean zehar diru-laguntzak ematen dizkiena emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez, 2015. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, hain zuzen ere, aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2015. urtean zehar diru-laguntzak emateko.

2015eko abenduaren 9ko Ebazpenaren 10. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko ditu, Hautaketa Batzordeak proposatutakoaren arabera, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen horren 13. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, diru-laguntza onartu ostean emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da; bigarren ordainketa (gainerako % 25a), berriz, sortutako gastu guztiak 2015eko abenduaren 8ra bitartean justifikatu ondoren.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatuta dauden erakunde, elkarte eta fundazioei diru-laguntzak ematea, orotara berrehun eta berrogei mila (240.000) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren erakunde, elkarte eta fundazioak ordezko izendatzea, eta kasuan kasu, gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoa ere adierazten da.

Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen diren entitateei laguntzak ukatzea, adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, ebazpenaren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean –ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera–; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hilabete biko epean –ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera–.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 29a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala