Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2015eko uztailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2934

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzen eta aldatzen dituena.

Aintzat hartuz Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuko 30., 31., 32. eta 33. artikuluetan xedatutakoa, eta Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeak onartutako proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen I. eranskinean azaltzen diren dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzea.

Bigarrena.– 0135 kodea duen dokumentuak ebaluatzeko taula aldatzea; 2013ko ekainaren 3ko Aginduaren (EHAA 122. zk., 2013ko ekainaren 27koa) bidez onetsi zen, eta Agindu honen II. eranskinean jasotako idazkera izango du aurrerantzean.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 20a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala