Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2015eko uztailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
OSASUN SAILA
2933

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «43/2014 Dekretua, martxoaren 25ekoa, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko dekretua aldatzekoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko martxoaren 25eko 43/2014 Dekretuaren testuan (2014ko apirilaren 10eko EHAA, 70. zk.), lehen aipatutakoen moduko hutsa gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

Bederatzigarren artikuluaren a eta b idatzi-zatietan, 2014/1682 (4/2) orrialdean:

Honako hau dioen lekuan:

«a) Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia. Eskabidean, laguntzaren eskatzaileari aukera emango zaio interoperabilitate arloko eskumena duen organoari berariaz baimena eman diezaion haren datu pertsonalak egiazta ditzan.

b) Pertsona juridikoa izanez gero, enpresaren IFKren fotokopia, ahalordetze-eskriturarena, eta eskatzailearen NArena, hala nola erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen fotokopia bana, dagokien erregistroan zigilatuta. Eskabidean, laguntzaren eskatzaileari aukera emango zaio interoperabilitate arloko eskumena duen organoari berariaz baimena eman diezaion haren datu pertsonalak egiazta ditzan».

Baina hau esan behar du:

«a) Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia. Eskabidean, eskatzaileari aukera emango zaio interoperabilitate arloko eskumena duen organoari berariaz baimena eman diezaion haren datu pertsonalak egiazta ditzan.

b) Pertsona juridikoa izanez gero, enpresaren IFKren kopia, ahalordetze-eskriturarena, legezko ordezkariaren NANarena eta baita erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen fotokopia bana, dagokien erregistroan zigilatuta. Eskabidean, eskatzaileari aukera emango zaio interoperabilitate arloko eskumena duen organoari berariaz baimena eman diezaion haren datu pertsonalak egiazta ditzan».


Azterketa dokumentala