Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2015eko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
2931

IRAGARKIA, eraikuntza-obra bat gauzatzeko kontratuaren lizitazioari buruzkoa (lizitazio elektronikoa egiteko prestatutako espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. Sozietate Publikoa (Visesa).

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Sail Teknikoa.

c) Espediente-zenbakia: 043/2015/C01/B-67.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Leioan, Leioandiko 38. sektoreko XII. lursailean 101 etxebizitza sozial eraikitzeko obrak egitea.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Obrak egingo diren tokia: Bizkaia.

d) Obrak egiteko epea: 24 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezingo dute adierazi den zenbateko osoa gainditu:

Ereduzko aurrekontua: 8.881.202,89 euro, BEZik gabe.

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 9.769.323,18 euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.

Behin betiko bermea: kontratuaren aurrekontu osoaren % 2, BEZik gabe eta kontratu osoaren aurrekontuaren % 3, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. Sozietate Publikoa (Visesa) edo www.visesa.com webgunean.

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2015eko abuztuaren 20a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da aplikagarria.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, administrazio-klausulen agirian ezarritakoari jarraituko zaio.

Kaudimen ekonomikoa. Eskatutako kaudimen ekonomikoa egiaztatze aldera, administrazio klausulen agirian ezarritakoari jarraitu beharko zaio.

8.– Esleitzeko irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (63).

2) Eskaintza ekonomikoaren balorazio xehatua (10).

3) Planning eta dokumentazioaren koherentziaren azterketa (05).

4) Eskainitako bermeei lotutako hobekuntzak (10).

5) Iraunkortasunari lotutako hobekuntzak (08).

6) Salmenta osteko zerbitzuari lotutako hobekuntzak (04).

9.– Eskaintzen edo partaidetza-eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 3a. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio klausulen agirian jasotako dokumentazioarekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua helbidean edo Euskal Autonomia Erkidegoko informatika plataforma komunaren bitartez www.euskadi.eus, baita helbide hau erabiliz www.contratación.info, modu zuzenean, bertan jasotako edukiaren bitartez ere.

Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dio denbora-tarte honetan: 6 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. Sozietate Publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2015eko irailaren 24a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera bidaltzeko eguna: 2015eko ekainaren 24a.

13.– Deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web orria: www.visesa.eus edo http://www.visesa.com/listado_concursos.asp

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 23a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.


Azterketa dokumentala