Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2015eko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2928

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 976/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 976/2014 prozedura bideratu da, Milena Mina Peñak eskatuta, Walter Edison Cabezasen aurka, gurasoen eta seme-alaben arteko neurrien gainean. Prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

371/2015 EPAIA

Bilbao, bi mila eta hamabosteko ekainaren zortzia.

Nik, María Elena Rodríguez Vadillok, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaile naizen aldetik, ikusi ditut gurasoen eta seme-alaben arteko behin betiko neurriak hartzeari buruzko autoak, 976/2014 zenbakiarekin epaitegi honetan bideratutakoak, hain justu ere Ana Carmen Martínez Ruiz prokuradoreak ordezkaturik eta María Jesús Olabe Jaúrgui letratuak defendaturik Milena Mina Peñak eskatuta, eta Walter Edison Cabezaren aurka,

EPAITZA

XXXXX adingabekoaren eta bere gurasoen (Walter Edison Cabezas eta Milena Mina Peña) arteko neurri arautzaileak erabakitzen ditut, ondoren jasotzen diren zehaztapenekin:

– Adingabekoaren gaineko guraso-ahalaren titulartasuna aitari eta amari dagokie, baina Milena Mina Peñak baliatuko du esklusiboki.

– Milena Mina Peña amari dagozkio adingabekoaren zaintza eta jagoletza, adingabeko hori berarekin delarik, eta bizilekutzat bere etxebizitza duelarik, hain justu ere helbide honetan: Bilboko Ronda doktorea kalea, 33. zk., 2.a CN, eta aurrerantzean horixe izango da adingabekoaren helbide legezkoa:

– Walter Edison Cabezasen kargura eta alaba adingabekoaren alde, 300 euroko mantenu-pentsioa ezartzen da, 12 hilabetez, eta urte bakoitzaren hasieran eguneratuko da KPIren arabera. Hilabeteko lehen bost egunetan ordaindu beharko da pentsioa, horretarako izendatutako kontu-korrontean diru sartuz.

Aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte; halakotzat hartuko dira osasun publikoak bere gain hartzen ez dituen hezkuntza- eta osasun-gastuak. Ez dira aparteko gastutzat hartuko eskola-matrikulak, -liburuak edo -materiala. Aparteko gastua egiteko beharra ikusten duen gurasoak, aurretik, besteari jakinarazi beharko dio, honek bere adostasuna eman dezan, salbu eta beharrizana ohiz kanpokoa eta presakoa denean.

Ez da kostuei buruzko erabakirik hartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta alderdiei, eta ohartarazi haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, epaitegi honetan. Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu beharko da, honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Eta epai honen bitartez, epaia eman, agindu eta sinatzen dut nik, María Elena Rodríguez Vadillok, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaile naizen aldetik.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren zortzian.

Walter Edison Cabezas demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala