Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2015eko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2927

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 456/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 456/2014 behin betiko neurriak aldatzea.

Alderdi demandatzailea: Ana Isabel Gomez Martin.

Alderdi demandatua: Jorge Felix Ponce Alonso.

Gaia: dibortzioari buruzko 337/2011 epaian hartutako neurriak aldatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio:

62/2015 AUTOA

Bilbon, bi mila eta hamabosteko martxoaren hamaseian.

Nik, María Elena Rodríguez Vadillo, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaileak, ikusi ditut seme-alaben eta gurasoen arteko neurriak hartzeko autoak. Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira 456/2014 zenbakiarekin, Ana Isabel Gómez Martínek eskatuta, Verónica Blanco Cuende prokuradoreak ordezkaturik, eta auzi-ihesean den Jorge Félix Ponce Alonsoren aurka. Fiskaltzak esku hartu du.

XEDAPENAK

Ezetsi egiten zaio Ana Isabel Gómez Martíni –Verónica Blanco Cuende prokuradoreak ordezkatua– neurriak aldatzeko Jorge Félix Ponce Alonsoren aurka aurkeztutako demanda.

Ana Isabel Gómez Martíni ezartzen zaizkio prozedura honetan sortutako kostuak .

Prozesu hau amaitutzat jotzen da; beraz, jarduketak artxibatu egingo dira.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, bai eta ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela ere, epaitegi honen aurrean, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluan eta hurrengoetan jasotako izapideei jarraituz. Errekurtsoa Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Errekurtsoa aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euroko gordailua egitea epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, Botere Judizialari buruz indarrean dagoen Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarrian jasotako modu eta eran, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak lege horri emandako idazketan.

María Elena Rodríguez Vadillo andreak, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaileak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia Jorge Félix Ponce Alonsori jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko ekainaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala