Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2015eko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2926

EDIKTUA, 431/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 431/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Juan Carlos De Pablo Jauregui eta Maria Felisa Olano Aguinaga.

Abokatua: Aitor Quintana Corta eta Aitor Quintana Corta.

Prokuradorea: Fco. Javier Viguera Llano.

Demandatua: Asemas Mutua de Seguros a Prima Fija eta Ana Isabel Perez Baroja.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-01-30ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten da Francisco Javier Viguera Llano prokuradoreak Juan Carlos De Pablo Jauregui eta M.ª Felisa Olano Aguinagaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Ana Isabel Pérez Barojaren eta Compañía de Seguros «Asemas Mutua de Seguros y Reaseguros a Prima Fijaren aurkakoa, eta hau erabakitzen dut:

Lehenengoa.– Demandatuak solidarioki kondenatzen ditut eraikuntza-akatsak konpontzeko beharrezko obrak egitera:

a) Kondentsaziozko hezetasunak bizitokiko espazio guztietan, Maguregui jaunaren peritu-txostenean hori konpontzeko proposatutako moduaren arabera.

b) Hainbat pitzadura eta arrakala, Maguregui jaunaren peritu-txostenean hori konpontzeko proposatutako moduaren arabera.

c) Lotura-falta estalkiari eusten dioten altzairuzko profilen gailurrean.

d) Isolamendu akustikoa ez betetzea estalkiko forjaketan, Maguregui jaunaren peritu-txostenean hori konpontzeko proposatutako moduaren arabera.

Bigarrena.– Aurreko kondena, hau da, obrak egitea dirutara eramanez gero PZLren 706.2 artikuluaren arabera, «Asemas» ez da behartua egongo 97.000 euro baino gehiago ordaintzera.

Hirugarrena.– Kostuak ez zaizkio beren-beregi inori ezartzen.

Ana Isabel Perez Baroja demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko ekainaren 3a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala