Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2015eko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2925

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 22koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako hau: Arabako Lurralde Historikoan, Laguardiako Aintzirak (ES2110021) Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez honako hau erabaki da: aldez aurretik onestea Laguardiako Aintzirak (ES2110021) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzen dituen eta hari dagozkion kontserbazio-neurriak onartzen dituen dekretu-proiektua.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat, eta apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bateginaren 22.2 artikuluarekin bat, ingurumena babesteko helburua duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta administrazioen entzunaldi-izapideak egin behar dira; horrez gain, eremuaren izendapena jendaurrean jarri behar da, honako hauek adierazita: lekuaren eta bere mugaketaren kartografia, izendapena arrazoitzen duten Batasunaren intereseko habitat motak eta animalia- eta landare-espezieak, horien kontserbazio-egoerari buruzko balorazio bat, lekua kontserbatzeko helburuak eta arauak eta jarraipen-programa.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 6.e) artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jarriko da Arabako Lurralde Historikoko Laguardiako Aintzirak (ES2110021) Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea, hari dagozkion helburu eta kontserbazio neurriekin, EHAAn iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 2015eko irailaren 2ra arte. Epe horretan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da, bai egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus/natura2000), bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, jendaurreko ordutegian, honako helbide honetan:

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza.

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

Eusko Jaurlaritza.

Donostia kalea 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 22a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala