Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2015eko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2922

113/2015 DEKRETUA, ekainaren 23koa, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide bat kargutik kendu, eta, ondorioz, beste bat izendatzen duena.

Ekainaren 29ko 19/1998 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzekoak, bere 14. artikuluaren bitartez sortu zuen Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua. Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, bere 68.1 artikuluan deklaratu duenez, Kontseilu hori da unibertsitate-sistema publikoaren helburuak zehazteko zeregina duen koordinazio, aholkularitza eta parte-hartzeko erakundea. 68.2 artikuluak, berriz, honako hau ezarri du: Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburua edo berak izendatutako ordezkaria izango da kontseiluko buru. Artikulu beraren a) idatzi-zatiak dioenez, Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailaren ordezkari, sei kide izango ditu Kontseiluak, sailburuak izendatuta.

Zientzia Politikarako Zuzendaritzako titularra aldatu denez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilurako izendatutako kidea kargutik kendu eta haren ordezkoa izendatu behar du.

Horregatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko ekainaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Miren Begoñe Urrutia Barandika Zientzia Politikarako zuzendaria Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kargutik kentzea, eta eskainitako zerbitzuak eskertzea.

2. artikulua.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak hautatuta, Amaia Esquisabel Alegría Zientzia Politikarako zuzendaria izendatzea Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala