Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2015eko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2919

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 22koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, Barakaldoko Bulego Judizialeko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala zein egunetan jarriko diren funtzionamenduan zehazten duena.

Barakaldoko Bulego Judizialeko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalaren eraketa onartzen duen Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko otsailaren 3ko Aginduaren Azken Xedapenetatik Bigarrenak ezartzen du zerbitzu horiek funtzionamenduan jarriko direla barruti judizial horretako langileak egokitzeko prozesua amaitzen denean.

Justizia Administrazioko zuzendariaren 2015eko ekainaren 12ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen egokitzapen-prozesua; ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Barakaldoko Bulego Judizialeko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala funtzionamenduan jartzeko eguna 2015eko uztailaren 6a izango da.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 22a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala