Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2015eko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2914

IRAGARKIA, 791/15 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdun direnak epatzeko dena (prozedura laburtua).

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori: Araceli Aguinaga De La Riva andreak 791/15 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6. zenbakiko Epaitegian, zehazki, administrazio isiltasuna dela-eta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 928/2014 Ebazpenaren aurka aurkeztutako errekurtsoaren aurkakoa; izan ere, ebazpen horren bitartez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundean destinoa duten administrari laguntzaileen kategorian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destino-esleipena argitaratzen dira.

Beraz, hirugarren interesdun posible guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 17a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala