Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2015eko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2913

IRAGARKIA, 584/15 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena (prozedura laburtua).

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori: Purificación Anguez Caldeiro andreak 584/15 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6. zenbakiko Epaitegian, zehazki, administrazio-isiltasuna dela-eta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiren irailaren 9ko 1084/2014 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren auka; izan ere, ebazpen horren bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundean destinoa duten erizaintzako laguntzaileen kategorian (lanpostu funtzionalak: erizaintzako laguntzailea eta Osasun Mentaleko erizaintzako laguntzailea eta Osasun Mentaleko monitorea) hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destino-esleipena argitaratzen dira.(2011ko EPE)

Beraz, hirugarren interesdun posible guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 17a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala