Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2015eko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2911

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan (HSL) eta Segurtasun Pribatuko apirilaren 4ko 5/2014 Legean (PSL) ezarritakoa haustearren irekitako espedienteetan Ertzaintzaren zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientea egin zaienei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, bakoitzari eginiko jakinarazpen ondorioetarako, eta interesdunek horren berri izan dezaten; eta, gainera, honako hau ohartarazten zaie:

1.– Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Halaber, Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18) dagoen espedientea ikusteko aukera dago.

2.– Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino beranduago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).

3.– Isuna honela ordaindu daiteke:

Zehapen-ebazpenari erantsitako ordainketa-gutuna honako finantza-erakunde hauetan aurkeztuta: Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa), Banco Santander, Laboral Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, BBVA, la Caixa, Beste erakundeen txartelak.

Internet: http://www.euskadi.net/nireordainketa, ordainketa-gutuneko datuak erabilita.

4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.– Halaber, 25.1 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2 artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko BOE, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten da ezen, ezarri den zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu batean aztura kentzeko tratamendua hasi edo hasteko asmoa agertuz gero eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badira. Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Erandio, 2015eko ekainaren 16a.

Ertzaintzako zuzendaria,

GERVASIO GABIRONDO FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Kentzea: Atzemandako substantzia edota arma kentzea.


Azterketa dokumentala