Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2015eko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2909

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordearen 2015eko maiatzaren 26ko Ebazpena, dirua itzultzeko IG-2014/0001289 espedientea ebazten duena.

Iron Belt Studios, S.L.ri (Gordoniz, 48-8.A, 48001 Bilbao, Bizkaia) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratzen da.

Espedientearen deskribapen laburra:

Jasotako Laguntzak: Laguntzak ematea bai produktu berriak garatzeko proiektuak sustatzeko, bai oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abian jartzen laguntzeko (Gaitek programa).

Laguntza emateko ebazpena: 2015eko urtarrilaren 22ko Ebazpena, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena.

Eskatutako itzulketa: 9.037,16 euro.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Iron Belt Studios, S.L.), espediente-zenbakia (IG-2014/0001289), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala