Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2015eko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2906

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 18koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza, 2015. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horien osaera argitaratzen duena.

AURREKARIAK

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2015eko apirilaren 10eko Ebazpenak, arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.

Agindu horren 9. artikuluak ezartzen duenez, modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzordeak osatuko dira.

Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arte plastiko eta Ikusizkoen laguntzak aztertuko dituen Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Maria Aitzpea Goenaga Mendiola, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

– Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.

– Bokalak:

– Haizea Barcenilla andrea, edo haren ordezkoa.

– Daniel Castillejo jauna, edo haren ordezkoa.

– Santi Eraso jauna, edo haren ordezkoa.

Bigarrena.– Musikako laguntzak aztertuko dituen Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Maria Aitzpea Goenaga Mendiola, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

– Idazkaria: Alex Aginagalde Lopez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.

– Bokalak:

– Imanol Arana Ariz jauna, edo haren ordezkoa.

– Eneko Agirre Maiora jauna, edo haren ordezkoa.

– Irene Larraza Aizpurua andrea, edo haren ordezkoa.

Hirugarrena.– Dantzako laguntzak aztertuko dituen Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Maria Aitzpea Goenaga Mendiola, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

– Idazkaria: Alex Aginagalde Lopez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.

– Bokalak:

– Irene Larraza Aizpurua andrea, edo haren ordezkoa.

– Eneko Agirre Maiora jauna, edo haren ordezkoa.

– Atxarte Lopez de Munain andrea, edo haren ordezkoa.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2015eko ekainaren 18a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala