121. zk., 2015eko ekainaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (169 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2902
AGINDUA, 2015ko ekainaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko lehendakari-kargua Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari eskuordetzen diona.
Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea sortu eta arautzeko den abuztuaren 21eko 161/2012 Dekretuaren 3.1 artikuluak dioenez, unibertsitate-arloan eskumena duen saileko burua edo hark izendatutako ordezkoa izango da aholku-batzordeko lehendakari.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 13 artikuluan honako hau ezartzen da: administrazio-organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzean eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira.
Horrenbestez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 14ko 233/2010 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 13. artikulua aintzakotzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko lehendakari-kargua Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari eskuordetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015ko ekainaren 18a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA TOLEDO URIARTE.