Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2015eko ekainaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2897

IRAGARKIA, administrazioarekiko 1038/15 auzi-errekurtsoan interesdun direnak epatzeko dena (prozedura laburtua).

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori: Natividad Algarabel Angulo andreak 1038/15 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 1084/2014 Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoan izandako isiltasun administratiboaren ondoriozko ezespenaren aurka. Horren bidez argitara eman da estatutupeko langile finko izendatu direla 1. eranskineko esleipendunak, txanda irekian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundean destinoa duten erizaintzako laguntzaileen kategorian (lanpostu funtzionalak: erizaintzako laguntzailea eta osasun mentaleko erizaintzako laguntzailea eta osasun mentaleko monitorea).

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 17a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala