Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2015eko ekainaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2893

IRAGARKIA, «Vitoria-Gasteizen, Abetxukoko zubi zaharra birgaitzea» helburu duen obren administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/002/2015).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/002/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Objektuaren deskribapena: Vitoria-Gasteizen, Abetxukoko zubi zaharra birgaitzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2015eko martxoaren 6koa, 2015/1106. zk.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: laurehun eta berrogeita bost mila ehun eta hogeita bat euro eta hirurogeita hamasei zentimo (445.121,76), BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko ekainaren 9a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2015eko ekainaren 15a.

c) Kontratista: Construcciones Galdeano, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta hamabi mila sei ehun eta laurogeita hamaika euro eta hogeita bost zentimo (312.691,25), BEZa kontuan izan gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 19a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala