Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2015eko ekainaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2889

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 9koa, Industriako sailburuordearena, Agruminsa, S.A. enpresaren inguruko gaiak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari eskuordetzeari buruzkoa, Bizkaiko lurralde historikoko Abanto eta Zierbenako Udalerriko Bodovalleko Meategiari dagozkionak.

1.– 2006ko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez, garai horretan Energia eta Meategien Zuzendaritza zenak bere gain hartu zituen Agruminsa, S.A. enpresaren inguruko gaiak, Abanto eta Zierbenako Udalerriko Bodovalleko Meategiari dagozkionak; Energia eta Meategien Zuzendaritza zena gaur egun Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da.

2.– Hori horrela izanda ere, eginkizun horiek Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren esku utzi behar dira, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2013ko irailaren 3ko Ebazpenaren arabera. Ebazpen horrek meategien inguruko hainbat zeregin Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Lurralde Ordezkaritzei eskuordetzen die.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren esku uztea Agruminsa, S.A. enpresaren inguruko gaiak, Bizkaiko lurralde historikoko Abanto eta Zierbenako Udalerriko Bodovalleko Meategiari dagozkionak.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako ebazpen hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, 13.3. artikuluan xedatuarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 9a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala