Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2015eko ekainaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2886

103/2015 DEKRETUA, ekainaren 16koa, zeinaren bidez onartzen baita Irungo Aduanetako Agenteen eta Komisio-hartzaileen Elkargo Ofizialaren izena aldatzea eta honela ematea: Irungo Aduanetako Agenteen eta Aduanazainen Ordezkarien Elkargo Ofiziala.

Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluak eskumen esklusiboa ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoari Elkargo Profesionalak eta tituludun lanbideak betetzearen arloan; betiere Konstituzioko 36. eta 139. artikuluetan xedatutakoa alde batera utzi gabe.

Irungo Aduanetako Agenteen eta Komisio-hartzaileen Elkargo Ofizialak eskaera aurkeztu zuen, elkargoaren izena aldatzea onartzeko eta aurrerantzean honela esateko: Irungo Aduanetako Agenteen eta Aduanazainen Ordezkarien Elkargo Ofiziala.

Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 28.2 eta 29.3 artikuluek ezartzen dutenez, elkargo profesionalen izena aldatzeko, urrats hauek egin behar dira: dagokion elkargo profesionalak txostena egitea, Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez onartzea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Aipatutako artikuluekin bat etorrita, Aduanetako Agenteen eta Komisio-hartzaileen Kontseilu Nagusiak aldeko txostena aurkeztu dio Herri Administrazio eta Justizia Sailari, eta, txosten horretan, izen berriarekin ados dagoela adierazi du. Halaber, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren txostena ere erantsi da; sail hori eskuduna da profesionalen elkargoen arloan.

Oinarri horiekin eta aipatutako elkargoak sustatutako eskaera justifikatutzat jotzen denez gero, indarrean diren legeetan zehaztutako izapideak bete ostean, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2015eko ekainaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Irungo Aduanetako Agenteen eta Komisio-hartzaileen Elkargo Ofizialaren izena, aurrerantzean, hau izango da: Irungo Aduanetako Agenteen eta Aduanazainen Ordezkarien Elkargo Ofiziala.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala