Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2015eko ekainaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2885

102/2015 DEKRETUA, ekainaren 16koa, Ánimo Asociación para la solidaridad universitaria elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.

Lege horren babesean, aitorpen hori eman dakiola eskatu du Ánimo Asociación para la solidaridad universitaria elkarteak, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi baitu, unibertsitate-eremuan baliabide gutxiko herrialdeetako biztanleen prestakuntza akademikoa sustatzeko egiten duen lanagatik.

Ánimo Asociación para la solidaridad universitaria elkartea 2000ko urriaren 31n sortu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean dago inskribatuta, Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailaren Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 2000ko abenduaren 18ko Ebazpenari jarraikiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean dago inskribatuta (erregistro-zenbakia: AS/B/08920/2000).

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten du.

Eratze-egunetik, Ánimo Asociación para la solidaridad universitaria elkarteak jarduerak egiten ditu nagusiki helburu hauek lortzeko: baliabide ekonomorik ez daukaten pertsonei goi-mailako hezkuntza-prozesuan laguntzea, pobrezia orokorraren ondorioz ikasteko laguntza gutxi edo batere ez duten herrialdeetan; kultura, aurrerabidea eta justizia sustatzea eta halako pertsonak bizi diren komunitateetan garapenaren eta ongizatearen alde egitea.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, onura publikoko aitorpena Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; azken sail horrek izapidetuko du prozedura eta bertan sor daitezkeen auzi guztiak ebatziko. Agindu hori betetzearren, espediente bat izapidetu da, zeinari erantsi baitzaizkio sailek eta hala eskatu zaien erakundeek egindako txostenak.

Ondorioz, Lehendakariaren eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, interesdun erakundeek eta antolakundeek emandako txostenak ikusirik, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko ekainaren 16ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ánimo Asociación para la solidaridad universitaria elkartea onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita. Elkarte hori Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/08920/2000 zenbakiarekin dago inskribatuta.

Horrekin batera, deklarazio honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala