Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2015eko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2881

EDIKTUA, 2015eko ekainaren 15ekoa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, laguntza ekonomikoen espedienteari (B_2014_48_2111_I) buruzko RA-49/14 gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazteko dena.

Lide Amilibia Bergaretxe Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeak ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Carlos Rueda Vitoria jaunari ezin izan zaio berariaz jakinarazi abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan jasotako diru-laguntzen ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena. Dekretu horren bidez, seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak arautzen dira.

Hori horrela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoa), eta arlo horretan horrekin bat datozen eta aplikatu egin behar diren gainerako xedapenak oinarri hartuta, ediktu honen berri ematen da, interesdunak jakin dezan eta ondorio egokiak izan ditzan.

Espedientean emandako ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1 zenbakian (01010).

(Ikus .PDF)

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko dagokion salan, bi hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Hori guztia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 15a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala