Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2015eko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2876

IRAGARKIA, zeinaren bidez ez-betetze espedienteen irekiera jakinarazten baita, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak Ikerketa eta Garapenerako (I+G) emandako laguntzei dagokienez.

Jarraian datorren eranskinaren espedienteei dagozkien ebazpenen ohiko jakinarazpena ezinezkoa izan denez, argitaratuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute ondo iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan bertan aztertu ahal izango dute espedientea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan, Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua eraikina.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 11.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.


Azterketa dokumentala