Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2015eko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2875

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2015eko martxoaren 23ko banan-banako ebazpenak, I. eranskinean adierazten diren bidaia-agentziei baja ematekoak.

Beharrezkoak diren ikuskapenak egin dira, eta agentzia horiek itxita daudela egiaztatu da. Baja emateko ebazpen horiek ohiko moduan jakinarazterik ez da lortu, ordea, ahaleginak egin diren arren. Bada, horregatik guztiagatik, iragarki hau argitaratu behar da.

Aplikatutako araua: 81/2012 Dekretuaren 5.2 artikulua, maiatzaren 22koa, bidaia-agentziei buruzkoa. Arau horren arabera, «Itxiera oro jakinarazi beharko da, aurretiaz, dagokion Lurralde Ordezkaritzan. Bederatzi hilabetetik gorako aldi baterako itxiera bada, establezimenduaren behin betiko baja eragingo du. Establezimendua itxi egin dela jakinarazi ez bada, Turismo-arloko Administrazioak ofizioz izapidetuko du horren baja Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-enpresen eta Establezimenduen Erregistroan».

Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkezteko eta espedientea aztertzeko. Espedientea eskuragarri du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jenerala 23, 3.solairua, Bilbao.

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Bilbao, 2015eko ekainaren 1a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala