Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2015eko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2868

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 113/2013 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 113/2013 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: C.P. Urbanizacion Isuskiza urbanizazioa - Agrupacion II-III del Abanico de Plencia / Plentziako Abanikoko II-III. Taldea.

Abokatua: Alfonso Barquin Goitia.

Prokuradorea: Gabriela Gonzalez Yacob.

Demandatua: Rosa Maria Roriguez Perez eta Alvaro Garcia Martinez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da, 2014-05-06an, eta hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Gonzalez prokuradoreak Plentziako Abanikoko Isuskiza urbanizazioko jabekide-erkidegoaren ordez aurkeztutako demanda, Rosa Maria Roriguez Perezen eta Alvaro Garcia Martinezen aurkakoa. Horrenbestez, kondenatzen ditut azken horiek batera eta solidarioki ordaintzera lehenengoari 1.368,72 euro. Kopuru horrek interesak sortuko ditu, ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan zehazten den legez; eta kostuak ere ordaindu beharko dituzte.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei; eta, halaber, adieraz bekie ebazpen horren aurka ezin daitekeela errekurtsorik aurkeztu (PZLaren 455 artikulua, Prozesuak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legeak emandako idazketa duena).

Eta epai honen bitartez –bera bezalakoei dagokien liburuari batu bekio–, idazkariak autoetan testigantza emanda, lehen auzialdian behin betiko epaitzen dut, eta, bestalde, aldarrikatu, agindu eta sinatu egiten dut.

Rosa Maria Roriguez Perez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizialeko iragarki-oholean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko ekainaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala