Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2015eko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2863

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 4koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko egindako deialdiari dagozkion 2015eko diru-laguntzen berri ematen duena.

2015. urtean nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako idatzizko egunkarien edizio digitaletan eta Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko diru-laguntzak emateko modua arautuz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2014ko abenduaren 26an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (EHAA, 2014ko abenduaren 29a, 247. zk.), honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2014ko abenduaren 26an emandako Aginduaren babesean diru-laguntza jaso duten egitasmoen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 4a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.

DIRUZ LAGUNDUTAKO EGITASMOAK
(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala