Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2015eko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2855

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zerbitzu eginkizunen sistemaren bidez Enplegu ikuskatzaileorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Sail honetako Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzako Enplegu ikuskatzaileorde lanpostua betetzeko premia dugunez, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldez aurretik aldeko txostena eman duelarik, sailak agindu honen eranskinean adierazitako lanpostua zerbitzu eginkizunen prozeduraren bidez betetzeko deialdia egitea erabaki du. Hauexek dira deialdiaren

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Eranskinean lanpostua bete ahal izateko zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu dezakete ebazpen honen bidez deialdira ateratzen den eta egun hutsik dagoen lanpostua.

Bigarrena.– Interesdunek Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailera bidali beharko dituzte eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 5 egun balioduneko epean, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko ekainaren 30eko Aginduko 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz —agindu hori 2006ko ekainaren 30eko EHAAn argitaratu zen, 124. zenbakian, eta bertan arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen bitartez betetzeko prozedura.

Eskabide-eredua eta hori betetzeko jarraibideak 2002ko martxoaren 22ko EHAAn, 57. zenbakikoan, ikus daitezke, 5125. orritik 5130. orrira.

Hirugarrena.– Eskatzaileek eskabideak aurkezteko epearen barruan Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) bidali behar dituzte merezimenduak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak (azken horiek, administrazio honetako Erregistroan jasota ez baldin badaude aurkeztu behar dira).

Laugarrena.– Enplegu ikuskatzaileorde lanpostua betetzeko, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko ekainaren 30eko Aginduan ezarritakoa aplikatuko da —agindu hori 2006ko ekainaren 30eko EHAAn argitaratu zen, 124. zenbakian, eta horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen bitartez betetzeko prozedura—. Aplikatuko den merezimenduen baremoa, berriz, aipatutako aginduko lehenengo xedapen iragankorrak zehaztutakoa izango da; eta kasu honetan 2002ko martxoaren 22ko EHAAn, 57. zenbakian, argitaratutako 2002ko otsailaren 26ko Ebazpeneko 2 b eranskina dagokio.

Bete beharreko lanpostuaren baldintzak eta deialdiaren datuak, edukia eta balorazio-irizpideak barne, ebazpen honen eranskinean jasotzen dira.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari zuzenduta. Ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.

ERANSKINA

Lanpostua eskuratzeko bete beharreko baldintzak:

Izena: Enplegu ikuskatzaileordea.

Kodea: 511210.

Dotazioa: 12.

LO-maila: 25.

Berariazko osagarria: III-B.

Zentro organikoa: Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetza.

Lanpostuaren zentroa: Bilbao.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.

Derrigortasun-data:

Adm: EAP.

G: B.

Kidegoa: Enplegu eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileordeak.

Deialdiaren datuak:

Eremua: baremoa 2.

Misioa:

Lan-arloko arauak betetzen direla zaintzea, hitzarmen kolektiboen eduki arauemailea eta erantzukizunen eskaera barne. Halaber, aholkularitza teknikoa emango die bai langileei bai enpresaburuei.

Funtzioak:

A121.001 Lantokiak ikuskatzea.

A121.002 Laneko ikuskatzailetzan jarduerak gainbegiratzea.

A121.003 Laneko ikuskatzailetzan espedienteak kudeatzea.

A121.005 Laneko ikuskatzailetzan aholkularitza ematea.

A121.012 Laneko Ikuskatzailetzan balorazio-txostenak egitea.


Azterketa dokumentala