Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2559

EDIKTUA, finkak immatrikulatzeko jabari-espedientean burututako 953/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Sonia Carrete Rivasek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiaren Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizialak, hau jakinarazten dut:

Epaitegi honetan 133/2010 jabari-espediente bat bideratu da (imm. jab. esp.), Natividad Revuelta Morenok eskatuta, finka hauek immatrikulatzeko: trasteleku bat (Hedegile kalea 53, 1. p., eskailera-burua, 01005 Vitoria-Gasteiz), 0183/0019/001 katastro-erreferentziakoa, OR1-B-G1 ordenantzaren eraginpean. Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Jabetza Erregistroan honela inskribatuta dagoen etxe bateko partea da: 646. liburukia, 160. liburua, 152. orrialdea, 10945. zenbakiko finka, mila zortziehun eta laurogeita zazpiko ekainaren 14ko 1. inskripzioa (Hedegile kalea 53, 2. p).

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei —ez baitakigu nor diren—, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, euren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 4a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala