Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2557

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 291/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 291/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Neumaticos Beraun, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Arboles Maderas y Bosques, S.L. eta Arboles Maderas y Bosques, S.L. unipertsonala.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-03-13an. Hona hemen epaitza:

«Baiesten dut Neumaticos Beraun, S.L.ek jarri duen demanda, auzi-ihesean den Arboles Maderas y Bosques, S.L.ren aurka, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera: 1.356,94 euro, gehi ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan ezarritako interesak. Horretaz gain, judizio honetan eragindako kostuak ere ordaindu behar ditu.

Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.»

Arboles Maderas y Bosques, S.L. demandatuaren egoitza non den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2015eko maiatzaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala