Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2556

EDIKTUA, 15/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko.

Judizioa: 15/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Getxo Kaia, S.A.

Abokatua: Javier Bolado Zarraga.

Prokuradorea: Haize Vizcaya de Muerza.

Demandatua: Jesus Grijelmo Petrement.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-04-23an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Getxo Kaia, S.A. sozietateak (Haize Vizcaya prokuradorea ordezkari duela) Jesus Grijelmo Petrementen aurka aurkeztutako demanda; beraz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 3.437,33 euro, gehi demanda aurkeztu zen egunetik sortutako legezko interesak, eta, gainera, prozesu honetan sortutako gastuak berariaz ezartzen zaizkio.

Jesus Grijelmo Petrement demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko apirilaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala